Ohar bidez, besarkada beroa eta zorionak helarazi dizkio ezker abertzaleak Aurore Martini bere baldintzapeko askatasunagatik.
Bere iritziz, Martinen espetxeratzea «eskandalu politiko izugarria» izan da. «Estatu frantziarrak, estatu espainiarraren bultzadaz, gure herrian zabaldu den garai berri honi estrategia errepresiboaren bitartez erantzun nahi izan zion atxiloketarekin eta hori, Aurore Martinen Espainiaratzearekin batera, ulertezina gertatu zen», adierazi du.
Bere iritziz, ordea, bi gobernuen «itxikeriak» ez ditu geldiarazi eragile politiko, sozial eta sindikalak, eta haien lan aktiboak bien ala bien «boikot jarrera» mantentzea zailtzen duela ohartarazi du.
«Aurore Martinek leku bat izan du eta izango du gainerako eragile eta ordezkariekin batera herri honek konponbide demokratikoa erdiesteko osatzen ari den bidean» eta ahalegin horretan parte hartzera deitu ditu herritarrak.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)