![Bildu eta Aralarreko zinegotziek euskal presoen aldeko kredentzialak jantzi dituzte pleno hasieran. (Lander Fdz. ARROIABE/ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/020/058/article_main_landscape/20130222_bildu_irun_ea.jpg)
Pasa den urtarrilaren 12an euskal preso eta iheslari politikoen aldeko manifestazioaren ondotik, EH Bildu koalizioak eta bere ordezkari instituzionalek ekimen instituzionaletan ‘Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira’ lelodun kredentziala janzteko konpromisoa hartu zuten.
Erabakiari jarraiki, Bildu eta Aralarreko zinegotziek bere egin dute konpromisoa gaur Iruñean burutzen ari diren osoko bilkurara kredentzialarekin agertuz. Dena den, bilkura hasi aurretik Enrique Maya hiriko alkateak intsignia kentzeko egindua eman die, kendu ezean osoko bilkuratik kanporatuak izango zirela mehatxu eginez.
Azkenean, koalizioko zinegotziek kredentzialak kentzea erabaki dute. Hala ere, giza eskubideen, konponbidearen, bakearen eta euskal presoak herriratzearen aldeko konpromisoa eurena egiten dutela azaldu dute.
Horregatik, datozen osoko bilkuretara aldarrikapen horiek mahaigaineratzen jarraituko dutela adierazi dute, aldarrikapenok Iruñeaj¡k eta Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoa gainditzeko «behar-beharezkoak» direlako.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Encierro4](/media/asset_publics/resources/001/136/243/article_thumb_horizontal/encierro4.jpg)
Casi cuatro toneladas de Miura y dos tremendas embestidas en Mercaderes y la curva
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)