![Donostiako zortzi gazteren aurkako epaia salatzeko eman duten prentsaurrekoaren irudia. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/023/488/article_main_landscape/20130409_donostia_gazteak.jpg)
Estatu espainiarreko Auzitegi Gorenak Donostiako zortzi gazte Segiko kide izatea egotzita seina urteko kartzela zigorrera kondenatuak izana salatzeko prentsaurrekoa eman dute. Bertan Aitor Olaizola hitz egin du guztien izenean.
Zigorra ez dutela onartzen esan du eta eurak eramatea «kostako» zaiela ere gaineratu du Olaizolak. Era berean, epaia «espainiar Estatu faxistaren erakusle» dela esan du. Auzitegi Gorenaren sententzia erakutsi eta apurtuz amaitu dute agerraldia
Txerra Bolinaga Eleakeko kideak, bere aldetik, sententzia eskubide zibil eta politikoen aurkako epaia dela esan du eta eskubideen errespetuaz arduratzen den orori mobilizatzeko deia egin dio. Hori horrela, manifestazioa deitu dute larunbat honetarako Donostian. 17.00etan izango da zita.
Era berean, zigortuei babesa emateko asmoarekin Aske Gunea sortu dute. Gune hau egunero egongo da irekita gaurtik aurrera Bulebarrean, goizeko 09.00etatik arratsaldeko 20.00etara. Bertan, ekimen ezberdinak egiteko asmoa dute, horregatik, dei egin diete eragileei bertan parte hartzera.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)