NAIZ.INFO
BILBO

Xabier Lopez Peñaren gorpuari egindako harrera ez zuela antolatu argitu du Sortuk

Iker Rodrigoren «berehalako eta baldintzarik gabeko» askatasuna exijitu du Sortuk eta Xabier Lopez Peña presoaren gorpuari burututako harreraren antolakuntzan «inolako parte-hartzerik» ez duela izan argitu du alderdi horrek.

Sortuk oharra kaleratu du Iker Rodrigoren atxiloketaren harira. «Berehalako eta baldintzarik gabeko» askatasuna exijitu ondoren, Xabier Lopez Peñaren gorpuari burututako harreraren antolakuntzan «inolako parte-hartzerik» ez zuela izan argitu nahi izan du.

Atxiloketa «PPk bultzaturiko legez-kanporatze mehatxu dinamikaren baitan» kokatu du. «Errepresio polizial eta judizialaren bidez konponbide prozesua baldintzatu nahi du bakearen etsaia den Alderdi Popularrak, Euskal Herrian erabat minoritarioa den bere posizio politikoa estatu aparatuen erabilpenaren bidez estaltzen saiatzen den bitartean», salatu du.