![Jendetza Ondarroako Zumardian, eguerdian eskaini duten prentsaurrekoan. (Aritz LOIOLA)](/media/asset_publics/resources/000/026/249/article_main_landscape/int000006032.jpg)
«Eztarrian korapiloa» eragin die Urtza Alkortaren atxiloketak Ondarroako herritarrei. Irudi esanguratsua izan da gaur goizean Zumardi alboko zubian ikusitakoa, eta esanguratsua baita ere ehunka herritarrek atzematearen ondoren eskaini duten prentsaurrekoak utzitako argazkia.
«Gaur herri harresiak, Euskal Herriak irabazi du», adierazi dute komunikabideen aurrean bertaratutako ondarroarrek. Alkorta atxilo eramateak «korapilo mingarria» sorrarazi duela esan dute, «Euskal Herriaren konponbidearen aldeko langile fina delako».
«Kartzelaratze politikoa» izan da berea, nabarmendu dutenez, «torturatzearen espetxeratzea», hain zuzen, eta «Estatuak min ematen besterik ez dakiela» salatu dute.
Nolanahi ere, zorion mezua luzatu diote Ondarroako herriari eta, orokorrean, euskal gizarteari, ostiraletik gaur arte Zumardira gerturatu diren milaka lagunei. «Urtza bera buru izanik, jakin dugu amorrua eta ezinegona indar eraikitzaile bihurtzen, elkartasuna gorpuzten, egunean 24 orduz. Eta horregatik pozik gaude», esan dute.
«Donostian eraikitzen hasitako herri harresiari Ondarroako partea erantsi diogulako ere pozik gaude, bakearen eta konponbidearen aldeko zubi lana egin baitugu», eta pozik agertu dira baita ere, azken egunetan pentsakera eta bizimodu desberdineko jendea hurbildu delako Zumardira.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Encierro4](/media/asset_publics/resources/001/136/243/article_thumb_horizontal/encierro4.jpg)
Casi cuatro toneladas de Miura y dos tremendas embestidas en Mercaderes y la curva
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)