Etxeratek besarkadarik «beroena eta zintzoena» bidali die Pablo Gorostiagari eta bere familiari, Judith Uriarteren heriotza dela-eta. Presoen eta senideen defentsan egin zuen «lan nekaezina» nabarmendu du.
Presoen senideen elkarteak gogora ekarri du Gorostiagak Espetxe Zaintza Epaitegiaren baimena zuela larriki gaixorik zegoen emaztea bisitatu ahal izateko, baina Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiak «bizirik ikusi ahal izatea ekidin du».
Etxeraten iritziz, «beste behin ere Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiak euskal preso politikoekiko eta haien senideekiko krudelkeria eta ankerkeria erakutsi du, doako sufrimendua gehituz berez oso mingarriak diren egoerei».
Pays Basque
‘Naparra’, una esperanza que no se extingue ni en ‘16.060 días’
Monde
Denuncian la muerte a manos de Marruecos de un saharaui que colaboraba con Euskal Herria
Musique
Bide berriaren lehenengo mugarria ezarri du Sünek ‘Amaineman’ diskoa aurkeztuta
Musique
Izaro, Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin batera, Olentzerori kantuan
Donostiarra