NAIZek baieztatu ahal izan duenez, Venezuelan atxilotuta dagoen Asier Guridi Zaloñak gose greba utzi egin du.
Gertuko iturriek azaldu dutenez, atxilotuta daukaten Venezuelako Inteligentzia Zerbitzuekin (Sebin) akordioa lortuta erabaki du Guridik bi astez burututako gose greba bukatzea.
Akordio horren arabera, astean bi dei egiteko aukera izango du, ziegaz aldatuko dute, kontrola txikiagoa izango da eta eskutitzak idazteko aukera ere izango du. Bisita gehiago ere jaso ahalko ditu aurrerantzean.
Atxilotu zutenetik ia inkomunikazio egoeran egon da Guridi.
Iragan irailaren 20an atzeman zuten Venezuelako Inteligentzia Zerbitzuek, ETArekin lotura zuelakoan. Hala eta guztiz ere, haren gertukoek salatu dute denbora honetan ez zaiola inolako estradizio eskararen berririk eman.