NAIZ.INFO
DONOSTIA

Gari Pascual aske geratu da

2008an atxilotu zuten Baionan Eneko Pascual beren lehengusuarekin batera. Pauko Auzitegiak berne kontrako euroagindua onartu ondoren, Estatu espainiarreko espetxeetan egon da preso.

Garikoitz Pascual kartzelatik atera ostean. (ARGAZKI PRESS)
Garikoitz Pascual kartzelatik atera ostean. (ARGAZKI PRESS)

Garikoitz Pascual preso loiolatarra aske geratu da igande goizean, Etxerat elkarteak sare sozialetan zabaldutako informazioaren arabera. Pascual 2008an atxilotu zuten Baionan beren lehengusu Eneko Pascualekin batera ETAko kideak izatea egotzita.

Bien kontrako euroagindua onartu ondoren, Estatu espainiarreko espetxeetan egon da preso. Titin pilotariarekin batera Logroñoko espetxean argazkia atera zuen euskal presoetako bat izan zen.

Pascualen senideek ekainean salatu zutenez, zigorra osorik betetzeko zortzi hilabete falta zirenean Logroñoko espetxetik Leonera urrundua izan zen eta bertatik atera da igande goizean.