Festa giroa da nagusi igande honetan Baigorriko kaleetan. Nafarroaren Egunaren 35. edizioa da aurtengoa Baxe Nafarroa eta Nafarroa Garaia batzeko helburuarekin sortutako jaialdiak.
Ildo horretan, «esparru guztietan loturak» sendotzearen beharra azpimarratu du Baigorriko auzapez berria den Jean-Michel Koskaratek hasiera ekitaldian. Bertan izan dira, ingurko herrietako hainbat auzapez, Udalbiltzako lehendakaria den Mertxe Aizpurua eta EH BIlduko parlamentaria den Laura Mintegi.
Goizean goiz abiatu da festa bertsolari, dantzari eta Basaizea Kultur Elkarteak antolaturiko ekimen ezberdinekin. Ondoren, herri bazkaria eta kontzertuak eta dantzak izango dira gauerarte.
Pays Basque
Un hombre mata a una joven de 20 años con un arma blanca en una bajera de Arrotxapea, en Iruñea
Economie
Antolín, proveedora de Volkswagen, cerrará su planta de Arazuri-Orkoien, con 108 empleados
Pays Basque
Afiliados del PNV presentan a David Salinas-Armendariz como alternativa para el BBB
Sports
«Uste dut gaitasuna erakutsi dugula kantxa osoan jokatzeko»
Pays Basque