NAIZ.INFO
BILBO

Eneko Zarrabeitia abadiñarra aske geratu da

Eneko Zarrabeitia abadiñarra aske geratu da, fidantzarik gabe eta epaiketaren zain.

Eneko Zarrabeitia, espetxetik irten denean. (@AsierAspuru)
Eneko Zarrabeitia, espetxetik irten denean. (@AsierAspuru)

Eneko Zarrabeitia duela astebete Espainiaratu zuten, Joanes Larretxearekin batera, Estatu frantsesean ezarri zioten zazpi urteko espetxe zigorra bete ondoren.

Anboto.org agerkariak dionez Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak fidantzarik gabe aske uztea erabaki du, epaiketa egin bitartean.