Naiz.info
Donostia

«Errepresio jarduera guztien amaiera» exijitu du Sortuk

Tomas Madrinaren atxiloketa salatu du Sortuko bozeramaile Amaia Izkok eta gaurkoa «muntai poliziala» dela ohartarazi du. Alderdiaren aburuz, «konponbidearen eta bakearen etsaien beste eraso berri bat da» Galdakaoko operazioa eta «aski da» esateko garaia dela ohartarazi du.

Amaia Izko, Sortuko bozeramailea, artxiboko irudian. (Iñigo URIZ / ARGAZKI PRESS)
Amaia Izko, Sortuko bozeramailea, artxiboko irudian. (Iñigo URIZ / ARGAZKI PRESS)

Sortuk gogor salatu du Tomas Madinaren atxiloketa eta Guardia Zibilaren esku jasan dezakeen tratuaren inguruan bere kezka adierazi du.

«Konponbidearen eta bakearen etsain beste eraso berri bat» dela ohartarazi du Amaia Izko abokatu eta bozeramaileak. «Guardia Zibilak agenda propioa du bakearen aurka eta Espainiako botere judizialaren eta PP eta PSOE alderdien sostenguarekin gauzatzen du», nabarmendu du.

Horrez gain, «Guardia Zibilaren bozgorailu lanetan diharduten» hainbat hedabidek kaleratutako informazioek «muntai polizial baten aurrean gaudela adierazten dute», bere iritziz.

Sorturen iduriko, «aski da» esateko garaia da; «ezin dugu onartu indar polizial eta politiko arrotzek gure herriaren bake eta konponbide nahien aurka aritzea».

Horrez gain, «konponbidearen aurkako ndar polizialak Euskal Herritik at» behar luketela azpimarratu du. «Gerra egitera etorri zirenak alde egin dezatela behingoz».

Alderdi independentistak «errepresio jarduera guztien amaiera» galdegin du, baita Madinaren askatasuna ere.

Datozen orduetan egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia ere egin du.