NAIZ
Donostia

Jose Mari Etxebarria presoaren lagunek istripua izan dute Puertoko espetxetik bueltan

Jose Mari Etxebarria ‘Goierri’ euskal presoaren lagunek auto istripua izan zuten pasa den astean Puertoko espetxetik bueltan zirela. Kamioi batek karga galdu, gasolio tankea urratu eta, atzeko hiru kotxeek talka egin zuten.

Puerto IIIko espetxean dagoen Jesus Mari Etxebarria ‘Goierri’ Errenteriako euskal preso politikoaren lagunek istripua izan zuten aurreko asteburuan, bisitatik bueltan zetozela, Etxerat elkarteak jakitera eman duenez.

Burgos parean zeudenean, kamioi batek kargako pieza bat galdu zuen. Hura galtzean, gasolioko tankean jo zuen. Kolpearekin tankea urratu egin zen eta kamioia autobidean gasolioa isurtzen hasi zen. Horren ondorioz, atzeko hiru kotxeek talka egin zuten. Bisitan zihoazen bi lagunak onik atera ziren, baina autoa ezin izan dute oraindik Euskal Herrira ekarri.
 
Azken lau asteen espetxeetako joan-etorrian jazotako laugarren istripua izan dela salatu du Etxeratek.