![Jokin Aranalderen askatasuna eskatu dute Hendaian. (Bob EDME)](/media/asset_publics/resources/000/098/910/article_main_landscape/Captura_de_pantalla_2014-07-18_a_la_s_20.18.37.png)
Jokin Aranalde gaur goizean eraman dute Auzitegi Nazional espainolera eta Fernando Andreu epaileak espetxeratzeko agindua eman du, Efe agentziaren arabera. ETAri laguntza ematea leporatzen dio.
Aranalde atzo atxilotu zuen Polizia frantsesak, Beskoitzen medikuarenetik atera eta Baionara bidean zihoala. Berehala Espainiaratu zuten, Parisek onartutako euroagindua aplikatuta.
Iheslaria iazko ekainaren 24an atxilotu zuten Heletan, Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak (EIPK) Biarritzen egin zuen ekitaldiaren ondotik. EIPK-ko mintzakidetza taldeko kidea da Aranalde.
Paueko Auzitegiak irailaren 25ean eman zion argi berdea Aranalderen aurkako euroaginduari, baina bere abokatuek helegitea aurkeztu zuten.
Parisko Kasazio Gorteak urriaren 30ean helegitea atzera bota eta Espainiaratzea onartu zuen.
Hurrengo egunean, Aranaldek eskutitz batean jakinarazi zuen «jarrera intsumitua» hartu zuela, EIPK-ko bozeramailetako bat izanik, bere konpromisoa zelako «azken iheslari eta deportatuak Euskal Herrira ekartzea, guztiok herri libre batean bizitzeko».
Kontzentrazioa astelehenean kontsulatu espainolean
Nierebanoa kolektiboak kezka azaldu du Aranalderen osasun egoeragatik eta duela gutxi ebakuntza bat egin ziotela oroitarazi du. Gobernu frantsesari eskatu dio agintari espainolengana jo dezala, gazteluarraren «integritate fisikoa eta psikikoa errespetatuak direla egiaztatzeko».
Astelehenean elkarretaratzea deitu du, 12.30ean, kontsulatu espainolaren aurrean, Baionan. Gaur arratsaldean bere askatasuna eskatu dute Hendaiako kasinoaren aurrean dagoen biribilgunean.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)