«Gaur ostirala da eta, berriz ere, errepidean jartzea tokatzen zaigu. Noiz arte?». Etxeratek Loiuko autobusen aurkako erasoaren inguruan igorri duen oharraren amaieran egiten duen galdera da. Lakuako Gobernuari erantzunez hedatu du oharra presoen senideen elkarteak. Izan ere, Urkulluren gobernuak gaitzespena eskatu zien presoen eskubideen defentsan ari diren eragileei.
Etxeratek salaketa bikoitza egin du bere oharrean: gertakariarena berarena, konponbideari ez diolako inolako ekarpenik egiten, euren ustez, eta alderdi batzuen erantzunarena, konponbideak alderdien arteko lehiatik kanpo egon behar duela uste dutelako.
Loiuko gertakariaz esan du «kezka handia» eragiten diela gertakariak, ez duelako ekarpenik egiten eta «aspaldi lanean gabiltzan koponbideari» ez diolako laguntzen. Egungo egoerak «erabaki politiko ausarten» beharra duela uste du Etxeratek. Horregatik kezka agertu du «bestelako egoerak ematen direnean, azken orduetan ikusi dugun irmotasuna eta arreta» ez dutelako ikusten.
Desio bat ere plazaratu du, ordezkari politikoen «jarrera aldaketan eta heldutasun politikoan» sinesten dutela adierazi dute.

El nivel del mar en el Golfo de Bizkaia se ha elevado 8,43 centímetros en tres décadas
Zornotza, la landa de los rojos

Aplausos e insultos a Jone Laspiur por criticar ‘La infiltrada’ y las infiltraciones policiales

El fin de la globalización abre debates de calado en la izquierda
