Israelgo Gobernuak ezarritako trabei aurre eginez, GUE/NGL taldeko europarlamentarieak Palestinara eginiko bisitarekin jarraitzen dute eta eragile israeldar zein palestinarrekin bilerak egin dituzte.
Martina Anderson Sinn Feineko europarlamentariak azaldu duenez, Palestinaren Askapenerako Erakundearekin zein bestelako elkarteekin egindako bileretan nazioarteari eginiko dei zehatza jaso dute, Palestinako okupazioarekin behin betiko amaitzeko beharra nabarmenduz.
Igandera arte egingo iraungo du 13 europarlamentarien bidaiak, eta asteartean agerraldia egingo dute Europako Parlamentuan, bizitakoaren berri eman eta balorazioa egiteko.
Sei herrialdetako parlamentariak joan dira: Josu Juaristi (EH Bildu), Martina Anderson (Sinn Fein), Lynn Boylan (Sinn Fein), Matt Carthy (Sinn Fein), Takin Hadjigeorgiou (AKEL), Neoklis Silikyotis (AKEL), Pablo Iglesias (Podemos), Teresa Rodriguez (Podemos), Lola Sanchez (Podemos), Marisa Matias (Bloco), Younous Omarjee (Front de Gauche), Angela Vallina (Ezker Anitza) eta Miguel Viegas (PCP).
Israelgo Gobernuak Gazara sartzea debekatu die.