Gobernu espainolak «Hezkuntzarekiko konpromiso serio eta iraunkorra» ez daukala erakusten du LOMCE legeak, Urkulluk esan duenez.
Bizkaiko Kanpusean egin den ekitaldian, lehendakariak gogoratu du iragankorra den gehiengo absolutua baliatuz bultzatu duela PPk hezkuntza erreforma, eta akordioaren aldeko apustua egin du.
LOMCE legea «epe laburrean eta etorkizunera begiratu gabe» egin du PPk, Lakuako Gobernuaren aburuz.
Ekitaldi berean, EHUko errektore Iñaki Goirizelaiak ere kritikak egin dizkio Gobernu espainolari, lege dekretu eta ministro-aginduen bitartez gobernatzeagatik, «nora goazen oso ondo jakin gabe».
Presoen ikasteko eskubidearen alde
Ekitaldia hasi aurretik, agintari eta gonbidatuak areto nagusira sartzen ari zirela, Etxeratek elkarretaratzea egin du, euskal presoek EHUn ikasteko daukaten eskubidea aldarrikatzeko.
Euskal presoak .@upvehu n ikastearen alde #gaur #Leioan #Urkullu Lehendakariarekin pic.twitter.com/IpzHS95KsU
— Etxerat_Elkartea (@EtxeratElkartea) September 10, 2014