Aurkezpenean jakinarazi dutenez, urriaren 12an Galdakaon hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta abenduaren 20an izango da finala, Miribillako Bilbao Arena pabilioian.
Txapelketak hiru fase izango ditu: bost kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala.
Orotara, 37 bertsolarik hartuko dute parte. Kanporaketetan 30 hasiko dira, udaberrian jokatutako eskualdeetako txapelketetatik sailkatu direnak eta noizbait finalista izan direnak daudela multzo honetan.
Gainerako zazpiak 2012ko txapelketako finalistak dira, eta finalaurrekoetan ekingo diote lehiari.
Azaldu dutenez, Bertsozale elkartearen webgunean kontsulta daiteke txapelktari buruzko informazioa: parte hartzaileak, saioak, sailkatze faseak edota sarrerak erosteko modua.
Musique
«Decimos ‘agur’ como toca, era el momento y preferimos dejarlo aquí»
Pays Basque
Generación beta; los milenial se convierten en abuelos
Culture
«Egitarau zabala», Gipuzkoa hitzaren lehen idatzizko erreferentziaren mila urteak ospatzeko
Musique
«Zurrunbilo batek irentsi nau»
Pays Basque