NAIZ
GASTEIZ

Sakabanaketaren kontrako zapi kateak osatuko ditu Etxeratek Baionan, Iruñean eta Gasteizen

Gaurkoa Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna izanik, Etxeratek dispertsioaren aurkako zapi kateakosatuko ditu Baionan, Iruñean eta Gasteizen. Arabako hiriburuan zapi katerik luzeena izango da, Fray Francisco de Vitoria pasealekuan dagoen Espainiako Gobernuko Ordezkaritzatik hasi, Ajuria Enea aurretik igaro eta Legebiltzarreraino iritsiko baita.

Gasteizen, Iruñean eta Baionan osatuko ditu Etxeratek zapi kateak. (Sylvain SENCRISTO)
Gasteizen, Iruñean eta Baionan osatuko ditu Etxeratek zapi kateak. (Sylvain SENCRISTO)

Lapurdiko hiriburuaren kasuan, Renne Cassin Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren kartaren egilea jaio zen etxetik Baionako Herriko Etxera osatuko dute zapi katea, arratsaldeko 18.30ean. Iruñean, berriz, katea goizeko 12.00etan izango da Nafarroako Legebiltzarrean.

Zapi kateak herri honetan ematen diren giza eskubideen urraketak salatzea eta ezagutaraztea du helburu.

Protesta aurkeztu zuenean, parte hartzeko deialdi «berezia» luzatu zion Etxeratek euskal gizarteari, «sakabanaketarekin amaitu behar dugulako, sakabanaketa salatu egin behar dugulako, giza eskubideen aurkako erasoei amaiera jarri behar diegulako».

Izan ere, Euskal Herriak bizi duen testuinguru politiko berri honetan euskal presoek eta haien senideek pairatzen baitituzte «eskubide urraketa sistematikoak».