NAIZ
DONOSTIA

Nora du izena 2015ean Euskal Herrian jaiotako lehen haurrak

Gauerditik lau minutu igarota jaio da Mendaroko ospitalean Nora, 2015. urtean Euskal Herrian jaio den lehen haurra.

Nora jaio berria, Shaila amarekin eta Said aitarekin. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)
Nora jaio berria, Shaila amarekin eta Said aitarekin. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Duela lau urte Marokotik Euskal Herrira etorri ziren Shaila eta Saiden alaba Nora izan da 2015. urtean gurean jaiotzen lehena. Gauerditik lau minutu pasata jaio da, Mendaroko ospitalean.

Bigarrena ere, Unai, Gipuzkoan jaio da, Donostia ospitalean, 0.21ean.

Beranduxeago, 1.35ean jaio da urteko lehen bizkaitarra, Gurutzetako ospitalean.

Nafarroan, goizaldeko laurak pasata jaio da Tuterako ospitalean Helena, herrialdeko lehena.

Araban, Txagorritxuko ospitalean, goizeko 11.00ak arte bederen, ez da haurrik jaio.