NAIZ
DONOSTIA

Amaia Bao EAE-ANVko militantea zendu da

Amaia Bao EAE-ANVko militante eta Herri Batasunako Mahai Nazionaleko kide –ondorioz espetxeratua– izan zena zendu da. Sortuk doluminak igorri dizkie haren senitarteko eta gertukoei.

Sorturen Kontseilu Nazionalak doluminak eta besarkada beroa igorri dizkie zendu berria den Amaia Baoren senitarteko eta gertukoei.

Prentsa ohar baten bidez gogoratu du Sortuk «lan militante eskerga» eman zuela Amaia Baok Euskal Herriaren alde, bereziki EAE-ANVren baitan.

Bere konpromiso politikoak espetxera ezagutzera eraman zuen Bao, 1997an Herri Batasunako Mahai Nazional guztiarekin batera espetxeratua izan baitzen.

«Gure herriaren alde egin zuen hautuagatik eta funtsean pertsona konprometitu eta eskuzabala izan zelako izango dugu Amaia beti gogoan», dio Sortuk.