NAIZ
GASTEIZ

Hiru lagun kateatu dira Gasteizko epaitegian zazpi gazteen aurkako kondena salatzeko

Gasteizen agerraldia izan da gaur eguerdian atzo ezagutu ziren kondenak salatzeko, eta behin hau amaituta, hiru lagun kateatu dira arabar hiriburuko epaitegian ‘Ya vale hostia’ lemapean. Ertzaintza azkar gerturatu da eta kateak askatu ditu, hauek atxilotuta eramanez.

Gasteizko epaitegian kateatu dira hiru lagunak, zigortuen alde. (ARGAZKI PRESS)
Gasteizko epaitegian kateatu dira hiru lagunak, zigortuen alde. (ARGAZKI PRESS)

Hiru lagun kateatu egin dira Gasteizeko epaitegian zazpi euskal gazte independentistaren aurkako kondena salatzeko. Bertan, kondetatutakoen (Ibon Esteban, Xabat Moran, Aiala Zaldibar, Bergoi Madernaz, Igarki Robles, Marina Sagastizabal eta Ainhoa Villaverde) askatasuna eskatzeaz gain, ‘Ya vale hostia’ lema idatzi dute.

Eguerdian, epai berean absoluzioa jaso zutenek, ehunka norbanako eta eragilerekin batera agerraldia egin dute Andra Mari Zuriaren plazan, eta honen ostean, hiru gazte kateatu egin direla jakin denean, bertarantz abiatu egin dira.

Gazteak kateatu eta minutu gutxira iritsi da Ertzaintza, eta ekintzaileei babesa adierazten ari zirenen aurka oldartu da. Kateatuta zeuden hiru lagunenga iristean, uko egin diote hauek borondatez askatzeari. Ondorioz, ertzainek askatu dituzte, eta atxilotuta eraman dituzte.

Ekintzaren ostean tentsio momentuak bizi izan dira Gasteizko epaitegian, borrak eskuan gazteen aurka oldartu delarik polizia.