NAIZ
GASTEIZ

Konpromiso Gunea irekiko dute Gasteizeko Letra fakultatean igandeko martxari begira

Gaur arratsaldean jarriko du martxan Gasteizeko Harresiak Konpromiso Gunea Letra fakultatean. Larunbat eguerdira bitarte egonen dira bertan sei urteko espetxe zigorra betetzera kondenatuak izan diren gazteei «babesa adierazi eta elkartasuna antolatu asmoz».

Martxa Laranja atzo aurkeztu zuten Gasteizen. (Juanan RUIZ / ARGAZKI PRESS)
Martxa Laranja atzo aurkeztu zuten Gasteizen. (Juanan RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Gasteizeko Harresiak gaur arratsaldeko 19:00etatik aurrera eta larunbatera bitarte Konpromiso Gunea jarriko du martxan Gasteizeko kanpusean, Letra fakultatean. Bertan sei urteko espetxe zigorra betetzera zigortuak izan diren Bergoi Madernaz, Marina Sagastizabal, Ainhoa Villaverde, Aiala Zaldibar eta Igarki Robles gasteiztarrei, Xabt Moran santutxuarrari eta Ibon Esteban iruindarrari «babesa adierazi eta elkartasuna antolatza» dute helburu. 

«Espazio honen egiteko nagusia, igandeko mobilizazioara begira konpromisoak batzea izango da, Gasteiztar jendartean gertatutakoaren berri eman eta salaketa lana biderkatzea», adierazi du Gasteizeko Harresiak ohar baten bidez. Horretarako, egitarau oparoa prestatu dute, hainbat asanblada, mobilizazio, tailer edo hitzaldi prestatuta.

«Gasteiztar oro gonbidatzen dugu unibertsitatera gerturatu eta konpromisoak hartzera, guztiontzako lana egongo da bertan», amaitu dute.

Konpromiso guneari amaiera larunbat eguerdian emanen diote igandeko Martxa Laranjarako deia eginez.