NAIZ
BILBO

‘Mozal Legearen’ aurka protesta egin dute Bilbo eta Iruñean

Asteazken honetan indarrean sartuko den Herritarren Segurtasun Legea, ‘Mozal Legea’ izenez ezagutzen dena, gaitzetsi egin dute Bilbon eta Iruñean.

‘Mozal Legearen’ aurkako elkarretaratzea Bilbon. (ARGAZKI PRESS)
‘Mozal Legearen’ aurkako elkarretaratzea Bilbon. (ARGAZKI PRESS)

Iruñean eta Bilbon asteazken honetan indarrean sartzekoa den ‘Mozal Legeari’ gaitzespena adierazi diote, mobilizazio bana eginda.

Bilboko kasuan, Plaza Biribilean elkarretaratzea egin dute eta, ondoren, eserialdia egin dute biribilgunean, hainbat minututan trafikoa moztuz. Ertzaintza eta Udaltzaingoa bertaratu dira, baina ez da istilurik izan.

Bizkaiko eragile ugari biltzen dituen Herritarren Kriminalizazioaren aurkako plataformak deituta egin dute protesta.

Iruñean ere Merindades plazan egin dute elkarretaratzea.