Eibarrek indartsu hasi du Liga eta bigarren partida irabazi du jarraian. Etxeko taldeak merezitasun osoz lortu ditu hiru puntuak Athleticek partida irabazteko ezer gutxi erakutsi baitu.
Joko ikusgarririk egin gabe, armaginak Athletic baino serioago aritu da defentsa lanean eta zuri-gorrien bi opari ondo baliatu ditu. Lehenengoa Laportek egin du baloia galduz eta ondoren penaltia eginez. Saul Berjonek ez du hutsik egin 33. minutuan.
Bigarren zatiaren hasieran, Valverdek ezker hegala aldatu du Ibai eta Lekue aulkian utziz, baina Eibarren gola iritsi da korner batean. Adrian Gonzalezek egin du bigarren zutoinean baloia buruz ukitu ondoren.
Athletic erantzun ezinik geratu da, Eibarrek sendo eutsi baitu atzealdean.
Pays Basque
Un hombre mata a una joven de 20 años con un arma blanca en una bajera de Arrotxapea, en Iruñea
Economie
Antolín, proveedora de Volkswagen, cerrará su planta de Arazuri-Orkoien, con 108 empleados
Pays Basque
Afiliados del PNV presentan a David Salinas-Armendariz como alternativa para el BBB
Sports
«Uste dut gaitasuna erakutsi dugula kantxa osoan jokatzeko»
Pays Basque