NAIZ
ATENAS

Bederatzi errefuxiatu hil dira, itota, horien artean lau haur, Greziara iritsi nahian ari zirela

Bederatzi etorkin hil dira, horien artean lau haur, eta beste lau desagertu Greziako Kos irlara iritsi nahian ari zirela ontzia irauli eta hondoratuta. Beste zazpi lagun erreskatatu dituzte.

Lesbos irlara iritsitako errefuxiatu talde bat. (Bulent KILIC/AFP)
Lesbos irlara iritsitako errefuxiatu talde bat. (Bulent KILIC/AFP)

Greziako Poliziak azaldu duenez, hogei errefuxiatu inguru zeramatzan ontzi puzgarria irauli eta hondoratu egin da gaur goizaldean Kos irlatik gertu, eta ondorioz bederatzi pertsona hil dira eta lau desagertu. Beste zazpi erreskatatu egin dituzte.

Hildakoen artean gizon bat, lau emakume eta lau haur daude.

Siria, Afganistan eta beste herrialde batzuetatik 600.000 errefuxiatu baino gehiago iritsi dira aurten Turkiatik barrena itsasoa zeharkatuz, eta ehunka hil dira.