NAIZ
ANDOAIN

Itzali dituzte azken orduotan Andoain, Eibar eta Oiartzunen piztutako suteak

Azken orduotan Andoainen, Oiartzunen eta Eibarren piztutako suteak itzali dituzte dagoeneko. Goizaldean egin duen euriak lagundu du.

Leitzaran bailaren piztu zen sutea Andoainen. (@MeteoAndoain)
Leitzaran bailaren piztu zen sutea Andoainen. (@MeteoAndoain)

Bermeo eta Bakio arteko sutea bostpasei orduren buruan lortu zuten kontrolpean izatea, baina atzo iluntzean beste hainbat sute piztu ziren Gipuzkoan. Arratsaldean Andoainen, Leitzaran bailararen sarreran izan zen sutea. Goizaldeko 1.30etan itzali dute.

Gainera, Eibarren eta Oiartzunen ere izan ziren suteak. Eibarkoa Urko mendiaren inguruan piztu zen eta 22.30etarako amatatu zuten. Oiartzungoa, berriz, Artikutzako errepide ondoan piztu zen eta 00.40ean itzali dute.

Suhiltzaileen lanak eta azken orduotan egin duen euriak lagunduta goizaldean itzali dituzte garrak, Foru Aldundiko suhiltzaileek jakinarazi dutenez.

Sute hauetan ez da kalte pertsonalik izan eta ez dute inor etxetik aterarazi behar izan.