NAIZ
GASTEIZ

‘Geroari begira’, Araba Euskarazen bideoklipa aurkeztu dute

Datorren ekainaren 19an, Lautada ikastolak antolatuta, Araba Euskaraz jaialdia hartuko du Agurainek. ‘Geroari begira’ izango da jaialdiaren leloa eta baita aurkeztu berri duten abestiaren bideokliparen izenburua.

‘Geroari begira’ lelopean, Agurainen egingo dute, ekainaren 19an, Araba Euskaraz jaialdia.

Antolatzaileek bideoklipa aurkeztu dute gaur.

Iker Pastor eta DBHko ikasleenak dira hitzak eta zenbait kolaborazio dituzte: Lautada ikastolako neska mutilak, Xabi Solano (Esne Beltza), Nerea Uribe (ahotsak); Eneko (Frenetik) baterian, eta Baxerri (produkzioa eta diseinua).

Altsasuko Itxura estudioan grabatu zuten abestia.