NAIZ
Baiona

Denon gozamenerako aukerak ematen dituen egitaraua aurkeztu du Herri Urratsek

Musika, jana eta edana, beste behin, ez da faltako Senpereko aintziran. Besteak beste, Esne Beltza, Izerdi Gorria, 2zio edo Xutik taldeek girotuko dute eguna. Ipar Euskal Herriko puntu desberdinetatik autobusak jarriko dituztela jakinarazi dute antolatzaileek.

Herri Urratsaren egitaraua aurkeztu dute. (Isabelle MIQUELESTORENA)
Herri Urratsaren egitaraua aurkeztu dute. (Isabelle MIQUELESTORENA)

Maiatzaren 8an hartuko du Senpereko aintzirak Herri Urratsen ekitaldi berri bat. Aurtengoa, ‘Euskara jalgi hadi mundura’ lelopean, Baionan Seaska eraikiko duen institutu berria bultzatzeko aprobetxatuko da. 

Gaur eman dute ezagutzera egitaraua, eta ohikoa den moduan, Euskal Herriko zazpi lurraldeek euren zonaldea izanen dute. Hauetan barreiatuta, egitarau oparoa eskeini dute. Besteak beste, Esne Beltza, 2zio, Izerdi Gorria, Oreka TX, Ozke, Begiz Begi edo Xutik bezalako taldeak arituko dira, baina ez da bertsolaririk edo dantzaririk faltako ere.

Haurrek ere bere espazioa izanen dute Gipuzkoa gunean, non joko ugari antolatzeaz gain, Irrien Lagunak aritu diren txikienen gozamenerako. Indarrak hartzeko, aldiz, Zikiroa eta Sagardotegiko bazkariaz ere gozatu ahal izango da.

Jakinarazi dutenez, Ipar Euskal Herriko txoko desberdinetatik Senpereraino gerturatzeko, autobusak jarriko dituzte, bost euroren truke.