NAIZ
Olaberria

Olaberriako Arcelor Mittaleko zuzendaritza ez dela negoziatzera agertu salatu dute

Olaberriako Arcelor Mittaleko langileek salatu dutenez, zuzendaritzak ez du «inongo pausurik» eman 2015 urte amaieran akordia amaitu zenetik. Honen aurrean, «presio neurriak abiatzea» adierazi dute.

Arcelorren Olaberriako lantegia. (ARGAZKI PRESS)
Arcelorren Olaberriako lantegia. (ARGAZKI PRESS)

2015eko abenduaren 31an zuen epe muga Olaberriako Arcelor Mittal taldeak eta langileek sinatu zuten akordioa. «Ordutik hona enpresaren zuzendaritzak ez du negoziazioarako inolako urratsik eman», salatu dute langileek.

Honen aurrean, eta bost hilabetez zain egon eta gero, «zuzendaritzak negoziaziora ekin diezaion, presio neurriak abiatzea» erabaki dutela iragarri dute ohar baten bidez. Zentzu berean langileei soldata murriztu eta lanaldia luzatu zaiela eman dute jakitera. «Injustizia honekin amaitzeko, negoziazioa berehala hastea exijitzen dugu», adierazi dute.