NAIZ
IRUÑEA

Rajoyk eta Esparzak PP eta UPNren arteko akordioa sinatu dute Iruñean

Mariano Rajoyk eta Javier Esparzak ekainaren 26an espainiar Estatuan ospatuko diren hauteskundeei begira PP eta UPNren arteko akordioa sinatu dute. «Ez da amateurrentzako garaia», adierazi du Rajoyk bere burua aukera bakartzat aurkeztuz.

Esparzak eta Rajoyri elkarri bostekoa eman diote akordioa sinatzerakoan. (Iñigo URIZ / ARGAZKI PRESS)
Esparzak eta Rajoyri elkarri bostekoa eman diote akordioa sinatzerakoan. (Iñigo URIZ / ARGAZKI PRESS)

Mariano Rajoy eta Javier Esparzak espainiar Estatuko ekainaren 26ko hauteskundeei begira PP eta UPNren arteko akordioa sinatu dute. Abenduaren 20rako egin moduan, elkarrekin aurkeztuko dira.

PPren Zuzendaritzak ostegunean berretsiko du akordio hau. Modu honetan, azkenengo hauteskudneetan lortu zituzten bi eserlekuak mantentzea dute helburu. Zentzu honetan «aukera bakarra» hauteskundeak irabaztea dela adierazi du Iruñeko Tres Reyes hotelean. «Ez da amateurrentzako garaia».

Gauzak honela, «bakarrik edo laguntzekin», baina helburua gobernatzea dela berretsi du. Zentzu horretan, «ideiak garbi eta serioa den Gobernua» behar dela gehitu du.

Bestetik, Nafarroako hitzarmen ekonomikoa «errespetatu eta mantentzeko» apostua egin du. Era berean, Nafarroa EAEra batzea ahalbidetzen duen espainiar konstituzioko laugarren xedapen iragankorra kenduko lukeela azpimarratu du.

Esparzak, bestalde, «akordio handi bat» bezala definitu du. Era berean, eta espainiar Gobernuan aldaketa emateko aukera baztertu nahian, «orain nafar Gobernuaren moduko gobernu bat nahi dutela esan dutela» kritikatu du.

Ez bata ez besteak ez dute kazetarien galderarik onartu.