NAIZ
DONOSTIA

Emon taldearen ‘Demasa’ abestiak jarriko dio doinua 2016ko Kilometroak jaiari

‘Demasa’ aurkeztu dute gaur Donostian, Bergarako Aranzadi ikastolak antolatuko duen Kilometroak jaiaren kanta. Abestia zuzenean lehen aldiz entzuteko aukera maiatzaren 20an Bergarako udal pilotalekuan izango da.

Gaur aurkeztu dute aurtengo Kilometroak jaiari doinua jarriko dion abestia. Bertan ‘Demasa’ abestia eman dute ezagutzera. Emon taldeak jarri dio musika eta hitzak, berriz, Maddi Iñarrak idatzi ditu.

Ikastolen Etxean, Donostian, egin den aurkezpenean, Aritz Alustiza Emon taldeko kidea, Maddi Iñarra bera eta Kilometroak 2016ko eta Ikastolen Elkarteko ordezkariak izan dira, horien artean Ekaitz Aranberri Kilometroak-en koordinatzailea eta Arantza Manterola Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko lehendakaria.

Abestia zuzenean lehen aldiz ikusteko aukera izango da maiatzaren 20an Bergarako udal pilotalekuan, 22:00etan.