![Ekainaren 5eko herri galdeketetako Berme Batzordea aurkeztu dute. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/288/345/article_main_landscape/azpeiti-gurEsku.jpg)
Berme Batzordeak ekainaren 5ean Euskal Herriko hainbat herritan ospatuko den herri galdeketaren helburuak finkatu ditu, gaur Azpeitian egindako agerraldian. Bertan nabarmendu dute «antolaketa politikoaren inguruko borondatea galdeketa ofizial baten bitartez» adierazi nahi dutela. Zentzu honetan, galdeketak «normaltasun osoz» eta «berme juridiko guztiekin» egingo direla azpimarratu dute. Eta zehazki horretarako eratu dira bai Berme Batzordea, hala nola Jarraipen Batzordea eta nazioarteko eta bertako begiraleek osatuko duten taldea. Berme Batzordea arduratuko da Gure Esku Dagok iaz osatutako protokoloa bermatzen dela ziurtatzeaz.
Era berean, herrian erabakitzeko eskubidearen inguruan dauden sentsibilitate desberdinak batzea dute jomuga: «Gizarte ekimena da, ez da erakundeen parte hartzerik aurreikusten. Eta gizarte ekimena antolatzeko unean, zabaltasuna eta aniztasuna izango dira jomugak», azpimarratu dute.
Bestetik, «herri jakituria pilatzen» ari direla ere nabarmendu nahi iZan dute. «Erabakitzeko eskubidearen zentzu politikoa, edukia, baita eskubidea egikaritzeko modua ere denon artean osatzen ari gara».
Honela, herri galdeketaren bitartez «gardentasuna, publizitatea, argitasuna, informazioa eskuratzeko aukera, batzorde sustatzailearen neutraltasuna, emaitzaren zilegitasuna, aniztasuna, berdintasuna eta diskriminaziorik eza edo inklusioa» bermatuko dituzte. Boto aurreratuaren sistema ere abian jarri dute Debagoienan eta Azpeitian. Goierrin datorren astean jarriko da martxan. «Makinaria guztia martxan da, ehunka lagun ari dira lanean bi aste barru erabakitzeko eskubidea gauzatu dadin Goierrin, Debagoienan, Aramaion, Azpeitian eta Ispasterren», azaldu dute.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)