Hilabete eta erdi besterik ez da falta Iruñeko sanferminetarako eta ekimen berria aurkeztu dute gaur nafar hiriburuan hiriko eragile, kolektibo eta norbanakoek. Aldaketa nabarmenena, Gora Iruñeak Arrotxapean antolatu ohi zuen ‘Jai Gunea’-ren ordez hiru espazio antolatuko dituela Herri Sanferminak izenarekin aurkeztu duten dinamikak, Errekoletak, San Frantzisko eta San Jose plazetan antolatuko dituzte gune horiek.
Gaurko agerraldian «jai ereduan eraginez, bestelako hiri bat sortu» asmo dutela nabarmendu dute. UPNk azken urteetan jarritako trabak salatu ondoren, orain urtebete izandako Udal aldaketak «aukera berrien aurrean» jarri dituela adierazi dute. Horregatik erabaki dute eskaintza herritarra hiru espazio horien bidez eskaintzea.
Aldatu ez dena dinamikaren izateko arrazoia da. Zortzi balore nabarmendu nahi izan dituzte bultzatu asmo dituzten jaiak deskribatzeko: auzolana, parte hartzea, ekologia, kultura, euskara, antikapitalismoa, aniztasuna eta parekidetasuna.
Ahotsa.info-ren bideoa