Igande arratsaldeko 16.00ak inguruan jendea batzen joan da Donostiako Gipuzkoa plazan, sare sozialetan @GipuzkoaZutik kontuaren bitartez egindako deialdiari erantzunez. Asanblada irekia egin zuten, eta bertan gaua pasatzeko asmoa iragarri zuten.
«Ez goaz etxera» lemapean, Diputazioaren aurrean dagoen Gipuzkoa plaza erraustegiaren kontrako plaza bihurtu nahi izan dute Zubietako proiektua gelditu arte.
Goizean goiz, Aldundiko sarreran eskuorriak banatzen izan dira, baina Ertzaintzak atetik bertatik kanporatu ditu eta bi lagun identifikatu.
Aurrera begirako dinamikak antolatzen ari dira batzar irekian. Lan talde ezberdinetan antolatzen hasi dira: komunikazioa, formakuntza, logistika, aisialdia...
Gaur, arratsaldeko 19.00etan, beste asanblada bat egin dute, ordura artekoa hausnartu, azaldu eta aurrera begirako ekimenak proposatu eta adostu asmoz.
Horrez gain, Pello Zubiriaren hitzaldia eta kontzertua izan dituzte, propaganda banaketaz gain.