NAIZ
Londres

Ekainaren 14an emango dute Antton Troitiñoren estradizioari buruzko epaia

Westminster-eko Auzitegiak ekainaren 14an jakinaraziko du Antton Troitiñoren estradizio eskaera onartzen duen ala ez.

Antton Troitiño, Westminster-eko Auzitegirako bidean, aurreko prozesu batean. (Justin TALLIS/AFP)
Antton Troitiño, Westminster-eko Auzitegirako bidean, aurreko prozesu batean. (Justin TALLIS/AFP)

Antton Troitiñoren aurkako laugarren estradizio eskaera aztertu dute gaur Londresen, Westminster-eko Auzitegian.

Defentsaren eta fiskalaren argudioak entzun ondoren, Howard Riddle epaileak jakinarazi du ekainaren 14an emango duela epaia.

24 urteko espetxealdiaren ondoren 2011n aske geratu zen donostiarra. Astebete beranduago eta kanpaina mediatiko baten ondoren, atxilotzeko agindua eman zuen Auzitegi Nazional espainolak.

2012ko ekainaren 12an Londresen atxilotu zuten; ordutik Estatu espainolak haren estradizioa eskatu du lau aldiz. Azkenekoz, iazko uztailean, Londresko Auzitegi Gorenak atzera bota zuen eskaera.