NAIZ
berriozar

Bazterkeriaren aurkako eta berdintasunaren aldeko argazki lehiaketa Berriozarren

‘Irudi bat bazterkeriatik berdintasunera’ lelopean, emakumezko eta gizonezkoen arteko bazterkeria, bateragarritasuna edo berdintasuna islatzen duten egoerak biltzen dituzten argazki lehiaketa antolatu du Berriozarreko Udalak.

Berdintasuna landuko duen argazki lehiaketa Berriozarren. (BERRIOZARREKO UDALA)
Berdintasuna landuko duen argazki lehiaketa Berriozarren. (BERRIOZARREKO UDALA)

Berriozarreko Udalak XV. argazki lehiaketa antolatu du, eta aurtengoa ‘Irudi bat bazterkeriatik berdintasunera’ lelopean ospatuko da. Bertan, emakumez eta gizonezkoen bazterkeria, bateragarritasun edo berdintasun egoerak lantzen dituzten irudiak sarituko dira.

Ekainaren 17tik 24ra egongo da irekia argazkiak aurkezteko epea, eta irudiak argitaratugabeak izatea eta inon saririk jaso ez izana dira baldintzetako bi. Abuztuan, aldiz, aurkeztutako irudi guztiak, herriko kiroldegian jarriko den erakusketan egonen dira ikusgai.

Sariak hiru sailetan banatuko dira: Alde batetik, maila orokorrean hiru argazki onenek jaso dute, 300, 200 eta 120 euroko saria, urrenez urren. Bestetik, herriko argazkilariek egindako bi irudi onenek ere jasoko dute saria, eta azkenik, emakume bate ateratako argazkirik onenak ere.