Sanferminetako egitarauaren zati bat aurkeztu dute Herri Sanferminak plataformako kideek. Rotxapeako jaigunea utziko dute aurten eta Alde Zaharreko hiru plazatan banatuko dute egitaraua aurten.
Oraindik ere ekimen bakoitza non eta noiz izango den zehaztu ez duten arren, izen batzuk aurreratu dituzte. Zuzeneko emanaldi musikalen artean Sorkun, Ebri Knight, Ahuntzape, Herdoil, Bastardix, La Furia, The Allnighters, DJ Gautxoriak, DJ GÖÖ, DJ Bruno, Oharkabe, Dantzaro, Modesto, Kiki Bordatxo, Ostatu Ibiltaria eta Boisseko dantzariak izango direla jakinarazi dute.
Era berean, haurrentzako Malas Compañias zirko taldea eta Hodei Magoaz gain, puzgarriak, tailerrak eta jolasak izanen dira.
Bestetik, iruindarrei mus txapelketan, kalderete eta paella lehiaketan, play back aldarrikatzailean eta artisau azokan parte hartzeko gonbitea luzatu diete.