NAIZ
IRUÑEA

Nafarroako Gobernuari dagokion fitxa mugitzea eskatu du Kontseiluak

«Bide eman euskarari» lelopean joan den larunbatean Iruñean egin zen manifestazioaren eta honen testuinguruan sortutako dinamikaren balorazio baikorra egin du Kontseiluak. «Herri gogo indartsua dagoela agerian geratu ondoren, Nafarroako Gobernuari dagokio orain herritarrek egindako eskaera horri bide ematea», esan du Paul Bilbaok.

Nafarroako Gobernuari dagokion fitxa mugitzea eskatu du Kontseiluak. (Iñigo URIZ / ARGAZKI PRESS)
Nafarroako Gobernuari dagokion fitxa mugitzea eskatu du Kontseiluak. (Iñigo URIZ / ARGAZKI PRESS)

«Agerian geratu da euskaraz bizitzeko nahia indartsua dagoela Nafarroako txoko guztietan. Euskaraz bizitzeko nahiak ez duela mugarik ezagutzen erakutsi dute herritarrek, Vascuencearen Lege zatitzailea gainditzen du gogo honek, ezbairik gabe», gaineratu du.

«Euskaraz bizitzeko nahaiak mugiarazi ditu herritarrak. Eta indar hori, energia baliatu behar da orain gainerakoak mugitzeko. Azalerazi den herri gogo honi erantzuna eman behar zaio, berandu baino lehen», esan du Bilbaok iragan larunbateko mobilizazioaren inguruan.