NAIZ
IRUÑEA

Volkswagenen lan politikaren aurka lanuzteak egin dituzte Landabenen

Felipe Borbonen bisitaren egun berean, protesta egin dute Landabeneko Wolkswagenen aurrean «diskriminazioaren aurka» eta «kontratazio irizpide gardenen alde».

LABek lanuzteak eta protesta deitu ditu Volkswagenen. (LAB)
LABek lanuzteak eta protesta deitu ditu Volkswagenen. (LAB)

LAB sindikatuak deituta, Wolkswageneko langileek lanuzteak egin dituzte gaurko lan txandetan, «kontratazio irizpide gardenak» aldarrikatuz eta kontratazio prozesu hauetan ematen den «diskriminazioaren aurka».

Denontzako «eskubi berak» defendatu dituzte bertan bildutakoek. «Politika hauek CCOO, UGT eta CGCk babestuak dira», salatu dute ohar baten bidez. Era berean, genero diskriminazioarekin amaitzeko eskatu dute, Wolkswageneko %10a soilik emakumea da-eta.

Hori dela-eta, enpresari akordio bat eskatu diote kontratazio baldintzak ezartzeko. Gaurkoan, gainera, Felipe de Borbonek bisitatu du enpresa.