NAIZ

1.114 objektu sanferminetan Objektu Galduen Bulegoan, iaz baino %10 gehiago

Iruñeko Objektu Galduen Bulegoak 1.114 objektu, iaz baino %10 gehiago, metatu ditu jaietan. Horietatik, 365 berreskuratu dituzte jabeek; 274 Herritar Segurtasun eta Elkarbizitza Eremuan eta 91 postaz.

Identifikatu dituzten objektuetatik, 416en jabeei jakinarazpenak bidali zaizkie. Bulegoak adierazi duenez, objektuak galdu dituzten 714 pertsonen datu bilketa erregistratu da aurten, zenbakia «ikaragarri» haziz, iaz soilik 160 pertsona izan baitziren datuak eman zituztenak.

Udalak jakinarazi duenez, ohikoena norbanakoek objektuak aurkitu, poliziari eman, eta hauek Bulegoan uztea izan da, Udaltzaingoak 453 jasoz. Hala ere, badira beste bide batzuetatik heltzen direnak ere; taxietatik besteak beste. Egunei erreparatzen badiegu, uztailaren 8tik aurrera jaso ziren gehien, bilketa masibo honen punta uztailaren 10ean izanik, 200 objekturekin.

Galdutakoen artean gehien errepikatzen direnak karterak (339), NANak (263) eta telefono mugikorrak (111) dira. Baina badira ere maletak, poltsak, betaurrekoak, arropak eta beste hainbat objektu. Edozer aurkitu daiteke Bulegoan. 2014an, esate baterako, apo-hontz bat heldu zen.