NAIZ
IRUÑEA

Bi atxilotu Nafarroan indarkeria sexistarekin lotuta

Nafarroako Foruzaingoak bi pertsona atxilotu ditu indarkeria sexista kasuekin zerikusia dutelakoan. Atxiloketak Mutiloan eta Zangozan izan dira.

Asteburu honetan bi pertsona gehiago atxilotu dituzte Nafarroan indarkeria matxista kasuekin zerikusia dutelakoan.

Lehenengo atxiloketa Mutiloan eman zen, iragan ostiralean. 34 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Foruzaingoak, bere bikotekideari muturreko bat eman izana leporatuta. Emakumea artatu egin behar izan zuten.

Atzo, larunbatez, berriz, 29 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Zangozan, hau ere bere bikotekidea kolpatzea leporatuta.