NAIZ
BILBO

1.014 sarrera banatuko ditu Athleticek Genken aurkako partidari begira, 30 eurotan

Hilaren 20an jokatuko du Athleticek Genken kontra Europa Leaguen, eta talde txuri-gorriak jakinarazi duenez, 1.014 sarrera ditu partida horretarako. 30 euroko prezioan jarriko ditu bazkideen esku.

Mikel San Jose, gola ospatzen. (Marisol RAMIREZ | ARGAZKI PRESS)
Mikel San Jose, gola ospatzen. (Marisol RAMIREZ | ARGAZKI PRESS)

1.014 sarrera jarriko ditu Athleticek bazkideen esku, urriaren 20an Genken aurka jokatuko duen Europa Leagueko partidari begira. Sarrera bakoitzak 30 euroko prezioa izango du.

Sarrera lortu nahi duten bazkideek, gaurtik hasita eta asteleheneraino izena eman beharko dute. Sarrera baino eskari gehiago egotekotan, taldeak zozketa bat egingo du astelehenean bertan, 17.00etan.