NAIZ
IRUÑEA

Alde Zaharreko gaztetxeak urriaren 29an irekiko ditu ateak

Jai giroan egin nahi dute Iruñeko Alde Zaharreko gaztetxearen irekiera ofiziala. Horretarako, egun osoko egitaraua prestatu dute urriaren 29rako, zein «Gaztetxeen aldeko egun alaitsu eta borrokalari bat» izango den.

Gaztetxeak bere ateak irekiko ditu urriaren 29an.
Gaztetxeak bere ateak irekiko ditu urriaren 29an.

Datorren Urriaren 29a, larunbatarekin, Alde Zaharreko Gaztetxeak bere ateak irekiko ditu ospakizun batekin. Hilabeteetako lanaren ostean, proiektua martxan jarriko dute.

Egun osoan zehar denontzako jarduera ezberdinak prestatu dituzte., txikienentzako tailerrak, bazkari herrikoi bat eta hainbat musika emanaldi besteak beste.

Modu honetean, egun hori «Gaztetxeen aldeko egun alaitsu eta borrokalari bat» izatea dute jomuga.