NAIZ

Etxetik kanpo ekingo diote bost euskal taldeek Kopari

Athleticek Santanderko Racing izango du aurkari, Realak Valladolid, Alavesek Tarragonako Nastic, Eibarrek Sporting eta Osasunak Granada gainditu beharko du. Joaneko partidak azaroaren 30ean jokatuko dira, eta itzulera abenduaren 21ean.

Osasunak Granada izango du aurkari kopako final hamaseirenetan. (Jagoba MANTEROLA / ARGAZKI PRESS)
Osasunak Granada izango du aurkari kopako final hamaseirenetan. (Jagoba MANTEROLA / ARGAZKI PRESS)

Kopa final hamaseirenetako zozketa egin da eta bost euskal taldeek etxetik kanpo ekingo diote lehiari. Europa Leaguen ari dela-eta, Athleticek 2.B mailako talde bat izango du aurkari, eta gainera ez du kilometro askorik egin beharko, Santanderko Racing egokitu zaio eta.

Bigarren mailako taldeen aurka arituko dira, aldiz, Reala eta Alaves. Donostiarrek Valladoliden aurka neurtuko dituzte indarrak, eta Eibarrek gauza bera egingo du Tarragonako Nasticen aurrean.

Eibarrek eta Osasunak, bestetik, lehen mailako taldeak izango dituzte aurrez aurre. Gipuzkoarrek Sportingen aurka bilatuko dute final zortzirenetako txartela, eta nafarrek ligako sailkapenean beheko zuloan lagun duten Granada aurkituko dute bidean.

Bostek etxetik kanpo ekingo diote txapelketari azaroaren 30ean jokatuko diren partidetan. Itzulerako norgehiagokak, berriz, abenduaren 21ean izango dira.