Miarritzen protesta egin du Aitzina gazte antolakundeak Alain Juppe frantziar eskuinaren aurpegi ezagunaren bisitaren harira. Bere politiken aurkako protesta zena berriki egin dituen adierazpenak ekintza bihurtzeko dei bilakatu du gazte eragileak.
Hurrengo hauteskunde presidentzialetarako frantziar eskuinaren hautagai izateko bidean den Juppek Euskal Herrian bakegintzan «elkarrizketarako prest» dagoela esan du bere bisitaren harira Mediabasken egin dioten elkarrizketan. Hitz horiek kontuan hartuta egin du protesta gaur Aitzinak eta «hitzetatik ekintzetara» igarotzeko deia egin dio. Twitter bidez, gainera, bere esanak gogoratu eta «parean izanen gaituzu oroitarazteko» idatzi du Aitzinak.
Musique
Sarduirenak «oso eroso dagoen baten hitzak» direla esan dute musika arloko dozenaka emakumek
Musique
Gatibu: «Haserrea guztiz ulertzen dugu, eta barkamena eskatzen dugu»
Pays Basque
Seguridad investiga si el ertzaina que trabaja con Desokupa incurre en una incompatibilidad
Gasteiztarra
Gasteiz retira banderolas con la Estrella de David del montaje del mercado medieval
Musique