Preso ohiek abian jarri duten ‘Kalera kalera’ giza-mobilizazio eta sentsibilizazio kanpainak bultzada jaso du Ipar Euskal Herritik.
Baionan egindako agerraldian, gogoratu dute larunbatean Usurbilen Kaleragunea inauguratuko dutela (17.30ean) eta, nabarmendu dutenez, 400 baino gehiago dira bertan egingo den itxialdian parte hartzeko konpromisoa agertu duten preso ohiak.
Urtarrilaren 8ra bitartean egingo diren mobilizazio eta ekimen desberdinei babesa adierazteaz gain, hitzordu berri bat iragarri dute, abenduaren 30ean Donibane Lohizunen manifestazioa egingo baitute.
Ekimenaren eta deitutako hitzorduen inguruko zehaztasun guztiak kalerakalera.eus webgunean daudela jakinarazi dute.
Horrez gain, François Hollanderen legealdia bukatzear delarik, azpimarratu dute «PSren gobernua, aurrekoak bezala, Madrilen menpe» egon dela.