NAIZ

«Berdintasuna, Aniztasuna eta Inklusioa»-ri buruzko Europako biltzarra Bibon egingo da 2018an

Juan Mari Aburto alkatea Maastricht-era joan da, «Berdintasuna, Aniztasuna eta Inklusioa» izeneko biltzarraren egoitza Bilbo izango dela aurkezteko erabakia sinatzera. Biltzar hori 2018ko ekainaren 11tik 13ra egingo da eta 500 pertsonatik gorak parte hartuko dute.

Bilboko udaletxea. (Bilboko Udala)
Bilboko udaletxea. (Bilboko Udala)

«Berdintasuna, Aniztasuna eta Inklusioa» biltzarra Bilbon egiteko proposamena EUDELek egin zuen, Europako Udalerrien eta Erregioen Kontseiluko (CMREko) kide den aldetik.

Biltzarraren eraginez, 500 pertsona baino gehiago bertaratzea espero dute, besteak beste, udaletako eta erregioetako adituak eta hautetsiak, Europako erakundeeak, nazio mailako gobernuak, gizarte zibileko eta akademikoak eta kideak eta sektore pribatuko kideak.

2018ko ekainaren 11tik 13ra burutuko da.

Udaleko komunikazio zerbitzutik gogoratu dutenez, 2018ko irailean Ekonomia Sozialaren Foro Globala ere ospatuko da hiriburuan eta 1.500 pertsona baino gehiago etortzea espero dute, horietatik 350 hautetsiak dira, 60 herrialdetakoak.