NAIZ

Kubaren eguna ospatuko da larunbatean Areatzan

Abenduaren 17an, larunbatean, «Kuba eguna» jaialdiaren lehenengo edizioa ospatuko da Bilboko Areatzan. Euskadi-Cuba laguntasun eta elkartasun elkarteak antolatutako jaia izango da, «Desembarco del Granma» eta «Sierra Maestra» emigrazio elkarteen laguntzarekin batera.

Kubaren eguna egitaraua.
Kubaren eguna egitaraua.

«Kuba eguna» jaialdiak Kubako musika, dantza, erlijio eta kirolekiko gerturatze bidea izan nahi du eta baita aldarrikapen eguna. Izan ere, Donald Trump presidenteari AEBak uharteari inposatutako blokeo ekonomiko, finantzario eta komertzialaren behin-betiko deuseztapena eskatuko diote eta Fidel Castro ere omenduko dute.

Abenduaren 17a oso egun berezia da kubatarrentzat: Lazaro Deunaren eguna ospatzen da (Babalú Ayé santutasunean) eta bi urte betetzen dira AEBren eta Kubaren arteko harreman diplomatikoak berrezarri zirenetik.

Egitaraua

11.00: Puzgarriak, umeentzako tailerrak, kubatar artisautza, xakea, kubatar dominoa, erakusketak

12.00: «Kuba: Fidelen legatua eta Iraultzaren etorkizuna» mahai-ingurua (Ramon Bustamante kazetariak gidatua). Kubako Enbaxadorea den Eugenio Martinez jaunak eta Eusko Legebiltzarreko hainbat parlamentariok hartuko dute parte.

13.00: Kantutegi parte-hartzailea eta Fidelen omenez, Orlis Pineda trobalari kubatarrarekin

18.00: Dantzaldi kubatar partizipatiboa

18.45: Lazaro Deunari (Babalú Ayé) omenezko dantza: Sierra Maestra

19.00: Orlis Pineda: «Baracoa» (Matthew urakanak suntsitutako herria) diskaren aurkezpena

20.30: Havana 537ren kontzertua (kubatar sona)