NAIZ

Carme Forcadell eta Kataluniako erakunde demokratikoen aldeko ekitaldia

Aldarricatuz ekimenak elkarretaratzea egingo du ostegunean, abenduak 15, Bilboko Udaletxearen atarian. Arratsaldeko 20.00etan izango da hitzordua.

Aldarricatuz ekimenak sare sozialetan zabaldutako kartela.
Aldarricatuz ekimenak sare sozialetan zabaldutako kartela.

Herrialde Katalanen errealitate nazional, politiko eta soziala Euskal Herrian zabaltzeko ekimena da Aldarricatuz eta ostegun honetan elkarretaratzea antolatu dute Bilbon.

Udaletxeko atarian egingo dute mobilizazioa arratsaldeko 20.00etan. Kataluniako Parlamentuko presidentea den Carme Forcadell eta Kataluniako erakunde demokratikoen aldeko ekitaldia izango dela azaldu dute sare sozialetan zabaldutako kartelean.