@MartxeloDiaz

Aurrekontuek ez dutela aldaketan sakontzen salatu dute sindikatu eta gizarte eragileek

Nafarrokoa aurrekontuak ez dutela aldaketa sozialean sakontzen salatzeko bilera egin dute Labrit pilotalekuan Parlamento Sozialak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta. Bertan, ELA, LAB, Steilas, ESK, CGT, Sasoia, Martes al Sol, Attac, Bilgune Feminista eta Sustrai Erakuntza izan dira.

 

Labrit pilotalekuan egin dute asanblada sindikatu eta eragile sozialek. (Martxelo DIAZ)
Labrit pilotalekuan egin dute asanblada sindikatu eta eragile sozialek. (Martxelo DIAZ)

ELAko buru Txiki Muñozek nabarmendu duenez, Nafarroako Gobernuak hiru irizpide onartu ditu: Rajoyk ezarritako muga defizita, zorra publikoa ordaintzeari lehentasuna ematea eta fiskalitatea orokorrean ez ikutzea.«Horrela, ez dago aldaketa egiterik», nabarmendu du.

Zentzu honetan, zerga bilketan erreforma sakona egin izango balitz 1.800 miloi euro gehiago bildutzeko aukera zegoela esan du Muñoz. Honekin batera, Ituna eliteak zerga gutxiago erabili izan dela eta hori ez dela aldatu eta irabaziak hazi badira ere sozietateen zerga 700 milioitik 200 milioira pasa dela salatu zuen. Gauzak horrela, Ahal Dugu eta EH Blduk Nafarroan egin den erreforma fiskala eredutzat aurkeztea kritikatu zuen.

Nafarroan aldaketa politikoa heldu ahal izateko sindikatuek eta eragile sozialek mobiizazioak egin zituztela gogoratu zuen Muñozek, eta aldaketa horretan sakontzeko kalea aktibatzea ezinbestekoa dela gaineratu zuen.

Ildo beretik aritu zen LABeko Ainhoa Etxaide, Nafarroako Gobernuak eta laukoteak beharrezkoak diren aldaketen aldeko hautua egiteko eskatuz. «Hori egiten badute, gure sostengua izango dute», esan du.

Aurrekontuak egitea ez dela ekonomia, politika baizik nabarmendu du Etxaidek eta zorra ordaintzeko diru guztiaren %12a erabiltzen dela salatu du. «Eskubide sozialak bermatzeko gutxiago erabiltzen da», gaineratu du.

Labriteko asanbladaren ostean manifestazioa egin dute Parlamentuaren atariraino.